Koldo Eizmendik kontzertuetan harrapatutako irudiak jarri dituzte ikusgai Sanagustin kulturgunean

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 6a, 08:54

Sanagustin kulturgunean jarri dituzten argazkietako batzuk. (Maialen Etxaniz)

Koldo Eizmendi azpeitiarrak kontzertuetan ateratako argazkiekin osatutako erakusketa jarri dute ikusgai Sanagustin kulturgunean, eta bertan izango da uztailaren 18ra arte. 

Erakusketa berria jarri dute Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen, Koldo Eizmendi azpeitiarrak kontzertuetan ateratako argazkiak jarri dituzte ikusgai Sanagustingo hormetan. Hogei koadro inguruk osatzen dute erakusketa, eta Azpeitian nahiz Azpeititik kanpo ateratako irudi indartsuak ikus daitezke bertan. Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta ikusgai izango da uztailaren 18ra arte.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide