Iker Zabaletak irabazi du Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrea

Kris Fernandez 2022ko uzt. 5a, 15:40

Zabaletaren garaipenez gain, taldekako eta mendiko sariak ere eskuratu zituen Lagun Onak txirrindulari taldeak.

Atracciones Sanz taldeko Iker Zabaleta txirrindulariak irabazi zuen Javier Ezenarro Oroitzarrea. Jubenil mailako lasterketa larunbatean jokatu zen, Mendaron, eta Zabaleta izan zen lehena helmugara iristen, 2:22:41eko denbora eginda. 95 kilometroko proba osatu zuen txirrindulari azpeitiarrak, eta esprintean erabaki zuen lasterketa. Zabaletaren garaipenez gain, taldekako eta mendiko sariak ere eskuratu zituen Lagun Onak txirrindulari taldeak.

Gipuzkoako selekzioarekin

Lagun Onak txirrindulari taldeko Iker Zabaleta eta Iñaki Arzallus Gipuzkoako selekzioarekin lehiatuko dira Frantziako Carmausin Segalara Tourrean. Larunbatean 20 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute, eta igandean, berriz, 125  kilometroko lasterketa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide