'Esazu hitz bat', Euskaraldiaren hirugarren edizioaren kanta

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 6a, 09:46

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Xabier Zabala musikariak ondu du kanta, eta Andoni Egaña bertsolariak jarri dizkio hari hitzak. Bost abeslarik jarri diote ahotsa kantuari.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, hizkuntza ohiturak astintzeko eta euskararen erabilera handitzeko. Herriz herri hasi dira batzordeak prestatzen eta lanak antolatzen, eta dagoeneko kalean da aurtengo abestia ere.

Xabier Zabala musikariak ondu du kanta, eta Andoni Egaña bertsolariak jarri dizkio hari hitzak; Esazu hitz bat da abestiaren izena, eta bost abeslarik jarri diote ahotsa: Andoni Egañak, Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak. Kantuarekin batera bideoklipa ere aurkeztu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide