Aiatik Oriorako mendi irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak uztailaren 23rako

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 6a, 11:27

Orioko portua. (IƱigo Gaiton)

Aiara autobusez joango dira, eta Oriotik garraio publikoan itzuliko dira, trenez eta autobusez; bazkaria ere egingo dute tartean. Hogei euro ordaindu beharko da izen-ematea, eta Baigeraren lokalean dago horretarako aukera.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Aiatik Oriorako mendi irteera antolatu du datorren uztailaren 23rako. Jakinarazi dutenez, 09:00etan aterako dira San Martin egoitzatik, eta autobusez joango dira Aiara. 14:00etan bazkaria egingo dute Zaharren Babeslekuan, eta Oriotik garraio publikoan itzuliko dira berriro Azpeitira, trenez eta autobusez. Izen-ematea hogei euro ordaindu beharko da, eta ohi bezala, Baigeraren lokalean egongo da horretarako aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide