Azpeitiko Udalak bihar irekiko du santioetan eta saninazioetan askotariko lanak egiteko kontrataziorako izen-emate epea. Lan poltsan izena emateko baldintza bakarra 16 urtetik gorako adina izatea da.
Hala ere, hainbat dira kontrataziorako udalak izango dituen hautaketa irizpideak. Hain zuzen, honako hauek dira irizpideak, "lehentasunezko hurrenkeraren arabera": Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea; langabetua izatea –langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira–; eta eginkizunetan lan esperientzia izatea.
Uztailaren 13an itxiko dute lan poltsan izena emateko epea. Interesa duten herritarrek eskaera orriak udaletxean aurkeztu beharko dituzte NAren fotokopiarekin batera. Langabezian daudenek hori horrela dela ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute.