Eman daiteke izena Frantziako Tourra ikustera joateko irteeran

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 6a, 14:17

Tourraren edizio batean, txirrindulariak Peyragudes mendian. (Frantziako Tourra)

Oñatiko Markel Irizar peñak antolatu du Frantziako Tourreko 17. eta 18. etapak ikustera joateko hiru eguneko irteera. Aitzaki Kirolak saltokian eman daiteke izena uztailaren 15era bitartean.

Frantziako Tourraren Pirinioetako etapak ikustera joateko bidaia antolatu du aurten ere Oñatiko Markel Irizar peñak, eta aurten ere irteera horrekin bat egiteko aukera izango dute Azpeitiko txirrindularitza zaleek. Izan ere, Aitzaki Kirolak saltokian eman ahal izango dute horiek izena, uztailaren 15a baino lehen 943-53 27 70 telefono zenbakira deituta.

Zaleek hiru egun pasatuko dituzte Pirinioetan. Hain zuzen ere, uztailaren 20ko eta 21eko etapak ikusteko aukera izango dute horiek; Saint Gaudens-Peyragudes (uztailak 20) eta Lourdes-Hautacam (uztailak 21). Tourra ikustera joateko autobusa hilaren 19an, asteartez, aterako da Oñatiko Olakua tarbenaren paretik, 14:30ean, eta Aitzakin izena ematen duten herritarrek Arroan izango dute autobus zerbitzua.

Irteerara joan nahi dutenek 200 euro ordaindu beharko dute –100 euro 17 urtez azpikoek–. Prezio horretan autobuseko joan-etorria, jatekoa eta edatekoa sartzen dira. Gainera, dutxa eta hotela nahi dituztenek beste 50 euro ordaindu beharko dituzte egonaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide