Goienetxeko kideek plazara eraman dituzte eskuz egindako apaingarriak

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 6a, 14:18

Udaletxe azpian jarri zuten postua, eta bertan poltsak, apaingarriak eta diru-zorroak saldu zizkieten bertaratutako herritarrei.

Urteroko ohiturari jarraituz, Goienetxe fundazioko kideak haiek eskuz egindako produktuak saltzen izan ziren asteartean Azpeitiko plazan, azoka eguna zela aprobetxatuta. Udaletxe azpian atondu zuten postua, eta bertan poltsak, apaingarriak eta diru-zorroak jarri zituzten salgai. Hainbat izan ziren Goienetxeko lagunek egindako produktuak erostera animatu ziren herritarrak, eta fundazioko kideak gustura asko aritu ziren lanean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide