Ohiturari jarraituz, San Fermin bezperako txupinazoa elkarrekin ikusi eta ospatu dute Azpeitiko San Martin egoitzako langile eta egoiliarrek. Guztiek jai giroan igaro dute goiza, zapi gorriak lepoan jarrita. 12:00etan Iruñeko txupinazoa ikusi dute zuzenean telebistan, eta ondoren mokadutxoa egiteko tartea hartu dute, urteroko ohiturei uko egin gabe.
(Argazkiak: San Martin egoitza)