San Inazio egunez ohikoa denez, pilotari profesionalen partidekin osatutako jaialdia izango da Izarraitz pilotalekuan, eta dagoeneko jarri dituzte sarrerak salgai.
Igande horretan, 22:30ean hasita, binakako bi norgehiagoka izango dira frontoian. Aurrenekoan, Azpeitiko pilotariak izango dira protagonista; izan ere, Alberdi anaiak eta Salaberria eta Egiguren V.a bost koadro eta erdiren barruan lehiatuko dira. Bigarren partidan, berriz, Lasok eta Mariezkurrena II.ak Altuna III.a eta Martija izango dituzte parez pare.
Interneten eskura daitezke pilota jaialdirako sarrerak 20 eta 30 euroren trukean. Jaialdiaren egunean ere erosi ahal izango dira, 20:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuko leihatilan. 16 urtetik beherakoek ez dute sarrera ordaindu beharko.