Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak DJ festarako sarrerak

Uztarria.eus 2022ko uzt. 7a, 15:35

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak, eta irabazleak Jon Sarasua eta Mari Jose Arakistain bazkideak izan dira.

DJ festa izango da uztailaren 16an Sanagustin kulturgunean. 1990eko hamarkadako musikaren festa 22:00etan hasiko da, eta Chimo Bayo, Alina Mora, Dario Nuñez, Julius MC edota DJ Mari disko jartzaileek parte hartuko dute bertan.

Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu parte hartzen zuten bazkideen artean, eta irabazleak Jon Sarasua eta Mari Jose Arakistain izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide