Ur hornidura sarea berritzen ari dira Salbe auzunean

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 8a, 07:59

Salbe auzoan ari dira ur hornidura berritzen. (Azpeitiko Udala)

Salbeko 34 eta 40 etxe atarietako jarraipenik gabeko sareen hoditeriak berrituko dituzte, baita hainbat eraikinetako hartuneak ere. Gainera, 184 metro hodi berrituko dituzte. Lanak hilaren bukaerarako amaitzea aurreikusten du udalak.

Salbe auzuneko 34 eta 40 etxe atarien artean ur hornidura sarea berritzeko lanak ari dira egiten. Hain zuzen ere, jarraipenik gabeko sareen hoditeriak berrituko dituzte, baita hainbat eraikinetako hartuneak ere. Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak gauzatuta duten hitzarmen bati esker egingo dituzte lanok; zehazki, eremu horretan 184 metro hodi berrituko dituzte. Dagoeneko hasi dituzte lanak, eta horiek uztailaren bukaerarako amaitzea aurreikusten du udalak. Obrek 56.536 euroko aurrekontua dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide