Txikizioak eragin dituzte Madalenako baselizan

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 8a, 10:21

Parrokiako kideak atzo goizean jabetu ziren leiho bat hautsita zegoela eta ezezagunek barruan txikizioak eragin zituztela. Gainera, ermitan zegoen San Inazio zaurituaren irudi bat falta dela salatu dute. 

Ezezagunek txikizioak eragin dituzte Madalenako baselizan. Hala jakinarazi dute gaur Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiako kideek. Atzo goizean jabetu ziren haiek Madalenako ermitan leiho bat hautsita zegoela eta barruan txikizioak eragin zituztela. Gainera, ermitan zegoen San Inazio zaurituaren irudi bat falta dela salatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide