Beñat Zubillagak 'Libre' liburua aurkeztuko du ostiralean Dinamoan

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 11a, 09:39

Beñat Zubillaga. (Anartz Izagirre)

18:00etan hasita, Dapa ikus-entzunezko sortako pieza bat emango dute aurrena, Zubillaga protagonista duena, eta ondoren, idazleak ondu duen lanaz solasaldia eskainiko du.

Beñat Zubillagak idazle azpeitiarrak Libre liburuaren aurkezpena egingo du ostiralean, Dinamoa sormen gunean. 18:00etan hasita, Dapa ikus-entzunezko sortako pieza bat emango dute aurrena, Zubillaga protagonista duena, eta ondoren, idazleak ondu duen lanaz solasaldia eskainiko du.

Azpeitiarrak duela bizpahiru urte kaleratu zuen lehen lana, Todo comienza con un te quiero hain zuzen, eta bigarrena, Libre, aurreko urtean. Honako lotura honetan irakur daiteke Anartz Izagirre kazetariak joan zen irailean Zubillagari egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide