Agertu da Madalenako ermitako San Inazioren irudia

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 9a, 17:46

Madalenako baseliza.

Azpeitiko Parrokiak jakinarazi duenez, Madalenako ermitaren inguruan utzitako zabor poltsa batzuetan agertu da gaur baselizan falta zen San Inazioren irudia.

Azpeitiko Parrokiak jakinarazi duenez, gaur goizean Madalenako ermitaren inguruan utzitako zabor poltsa batzuetan agertu da baselizan falta zen San Inazioren irudia. Parrokiako kideak atzo jabetu ziren ezezagunek txikizioak eragin zituztela ermitan, eta erakundeak San Inazio zaurituaren irudia desagertu zela ere salatu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide