Mirari Uria Europako txapeldun, Espainiako selekzioarekin

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 9a, 18:35

19 urtez azpiko Europako txapeldunak, finala amaitu berritan. (Espainiako Emakumezkoen Futbol Federazioa).

Gaur jokatu dute 19 urtez azpikoen emakumezkoen Europako Txapelketaren finala, eta Espainia 2-1 nagusitu da Norvegiaren aurkako neurketan. Futbolari azpeitiarra Espainiako selekzioarekin aritu da, eta lan txukuna egin du txapelketa osoan zehar. 

Mirari Uria futbolari azpeitiarrak 19 urtez azpikoen Europako Txapelketa irabazi du gaur Espainiako selekzioarekin, Norvegia 2-1 mendean hartuta.  Ostravan (Txekiar Errepublika) jokatu dute finala gaur arratsaldean, eta Realeko aurrelari azpeitiarra lehen hamaikakoan sartu du entrenatzaileak. Txapeldunek Alexia Putellas jokalariari eskaini diote garaipena. 

Lan txukunda egin du Uriak txapelketan zehar. Hark egindako golari esker irabazi zion Espainiak Suediari (1-0) finalaurreko neurketa. Uriaren bigarren gola izan zen hura, lehen jardunaldian sartu baitzuen lehendabizikoa (3-1 irabazi zion Espainiak Italiari, eta hirugarrena egin zuen azpeitiarrak).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide