Egurrezko tailuak egiteko ikastaroa eta buztina lantzeko ikastaroa eskaini dituzte asteburuan Ekoetxean. Atzo, larunbatez, Taila egurrean tailerra eskaini zuten, eta jende ugari bertaratu zen eskuz egurra nola landu ikastera. Gaur, igandea, eskaini dute bigarren ikastaroa, Buztinarekin sortzen tailerra, hain zuzen. Bertan, buztina nola landu ikasi dute bertaratutakoek, eta askotariko figuratxoak eta ontziak sortu dituzte.
(Argazkiak: Ekoetxea)