'Udako musika printzak' egitasmoko bi kontzertu astebururako

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 13a, 13:36

Joan zen asteko 'Udako musika printzak' egitasmoaren barruko emanaldiko irudia. (Maialen Etxaniz)

Ostiraleko emanaldia The Chickpeas jazz taldeak eskainiko du Azpeitiko Garbitokian, 21:00etan hasita. Hirugarren eta azken emanaldia, berriz, Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako Bakardadearen kaperan izango da zapatuan, Irungo Iga gazteen abesbatzaren eskutik.

Joan zen astean hasi ziren Udako musika printzak egitasmoko emanaldiak, eta ostiralean eta larunbatean beste bana izango dira. Bigarren saioa ostiralean izango da, 180 urte betetzear dagoen Azpeitiko Garbitokian, eta The Chickpeas jazz taldea arduratuko da doinuak hara eramateaz. Hain zuzen ere, Ion Dorregarai, Pablo Lopez Barrios, Jon del Campo eta Maialen Tellabide musikariek eskainiko dute kontzertua, 21:00etan hasita.

Hirugarren eta azken emanaldia, berriz, larunbatez izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako Bakardadearen kaperan, 19:30ean. Irungo Iga gazteen abesbatzaren txanda izango da egun horretan, eta abeslariak Eneko Amundarainen gidaritzapean ariko dira.

Emanaldietarako gonbidapenak honako lotura honetan eskuratu ahal izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide