Gipuzkoako AECCko kideak Azpeitian dira egunotan, Uda osasungarriaren enigma kanpaina tarteko. Plazan jarri dute horiek postua, eta gaur udaleku irekietako haurrak aritu dira han jolasean. Bihar goizean azoka izango dela eta, Matxinada plazan jarriko du elkarteak postua, eta etzi, asteazkena, berriz ere plazan.