Kiroldegiko aldagelak berritzen hasi dira

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 11a, 15:48

Aldagelen eremuan egingo ditu obrak udalak.

Aurreikuspenen arabera, lanak irailean bukatuko dituzte, eta udalak azaldu duenez, litekeena da zenbait egunetan kiroldegiko espazio batzuen erabilera mugatu behar izatea.

Azpeitiko Udala kiroldegiko lau aldagela eraberritzen hasi da. Erakundeak adierazi duenez, 200 metro koadro inguruko espazioa da berrituko dute, eta obrek aldageletan eta squash pistetarako sarbidean izango dute eragina. Aurreikuspenen arabera, lanak irailean bukatuko dituzte, eta erakundeak azaldu duenez, litekeena da zenbait egunetan kiroldegiko espazio batzuen erabilera mugatu behar izatea.

Aldageletako espazioan zoladura eta akaberak berrituko dituzte, eta instalazioak hobetu ere bai. Gainera, aldagelak simetrikoki banatuko dituzte. Horrez gain, armairuak eta takilak aldagela bakoitzaren barruan jarriko dituzte, erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko. Aldageletan dutxak, komunak eta konketak kokatuko dituzte. Obrak Unebide SL enpresak egingo ditu, eta lanen aurrekontua 229.504 eurokoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide