Atzo, uztailaren 11n, Flandriako Aberri Eguna izan zen. Vlaanderen Feest deritzona ospatu zuten flandriarrek, eta hango eragileek gonbidatuta, Euskal Herriko ordezkariek ere parte hartu zuten Bruselan egin zuten ekitaldi politikoan.
Josu Albero izan zen ekitaldi horretan hitza hartu zuten gonbidatuetako bat. ICEC-Euskal Herria ordezkatu zuen, hain zuzen, Naziogintza Taldeko kide azpeitiarrak.