Bigarren atseden egunaren ostean, Alpeetan murgildu da gaur Frantziako Tourra. Magnus Cort Nielsenentzat izan da Morzine Les Portes du Soleil eta Megeve arteko etapa, aurtengo hamargarrena. Ihesaldiak gailendu dira gaurkoan, sailkapeneko oilarrek lasai hartu dute eguna, eta ezustekoa ematear egon da Lennard Kamna, lider jartzeko zorian; bigarren postua bereganatu du sailkapen nagusian gaurko etapan hamargarren sailkatu den alemaniarrak, Pogacarrengandik 11 segundora.
Gaurko etapan lehen hamar postuetan sailkatu diren txirrindularietako inor ez da ageri Uztarriaren Pourrako taldeetan. Beraz, inork ez du punturik batu eta, gaurko eguneraketaren ondoren, bere horretan jarraitzen du Pourraren sailkapenak, Markexa buru duela; eta beste horrenbeste gertatzen da sarituen behin-behineko sailkapenarekin.