Gaur jakinarazi du ISBk zein izango diren klubeko bi talde nagusietako kapitainak datorren denboraldian: Ibon Guridi Juaristi ISBkoa, eta Intza Lizarazu Azkoitia-Azpeitia ISBkoa. Biak ala biak etxeko jokalariak dira, eta eskarmentua dute kapitain lanetan. Izan ere, azken denboraldian ere rol hori izan dute taldean.
ISB hasi da dagoeneko gizonen nahiz emakumeen talde nagusiak osatzen, eta datozen asteetan emango du horien berri. Juaristi ISBk Urrezko LEB Ligan jokatuko du 2022-2023 denboraldian, eta Azkoitia-Azpeitia ISBk, berriz, Emakumeen Challenge Ligan.