Alpeetako lehen etapa nagusiak hankaz gora jarri du Frantziako Tourra. Jonas Vingegaardek irabazi du Col du Granonen eta bera da lider berria, Pogacarrek ia hiru minutu galdu ditu eta hirugarrena da orain, eta gaur hirugarren sartu den Bardet dago bien artean, behin-behineko podiuma osatzen.
Tourreko 11. etapa ikusgarriaren ondoren eguneratuta, Uztarriaren Pourraren sailkapen nagusian ere gorabehera dezente izan dira, baina Tourrean ez bezala, lider aldaketarik ez da izan Pourran: Markexa taldeak jarraitzen du buruan. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.