Berriro zozkatu dute Elizkaleko festetako bigarren saria

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 14a, 08:33

Dantzariak eta txistulariak parrokia atarian, ekaineko Elizkaleko Korputz festetan. (Andoni Elduaien)

Lehen zozketako zenbaki nagusiaren zein ordezkoaren jaberik ez da agertu, eta bi zenbaki berri atera dituzte. Amenabar dendan erabiltzeko 100 euroko bonoa da saria. Gainerako hiru sariak banatu dituzte.

Elizkaleko Korputz jaien antolatzaileek berriro zozkatu dute aurtengo festetako zozketaren bigarren saria. Lau sari jarri zituzten, eta lehen saria, hirugarrena eta laugarrena eman dituzte dagoeneko, baina bigarren sariarentzat jaberik ez da azaldu, ez zenbaki nagusiarena, ez ordezkoarena.

Horrenbestez, hauek dira bigarren sari horri dagozkion zenbaki berriak: 1.816 da saritutako zenbakia; eta horren jaberik agertzen ez bada, 1.506 da ordezko zenbakia. Joan den zapatuan atera zituzten zenbaki berriak, eta beraz, ordutik hasita hamabost eguneko epea dago txartel irabazlea aurkezteko. Amenabar dendan erabiltzeko 100 euroko bonoa da saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide