Udako festetan lan egin nahi dutenek asteartera arte eman ahal izango dute izena

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 14a, 09:27

2019ko txupinazoko irudia.

Erakundeak joan zen asteartean itxi behar zuen epea, baina luzatzea erabaki du. Horrenbestez, jaietan lan egiteko interesa duten pertsonek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan izango dute izena emateko parada.

Azpeitiko Udalak asteartera arte luzatu du santioetan eta saninazioetan askotariko lanak egin nahi dituzten herritarren kontrataziorako izen-emate epea. Erakundeak joan zen asteartean itxi behar zuen epea, baina luzatzea erabaki du. Horrenbestez, jaietan lan egiteko interesa duten pertsonek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan izango dute izena emateko parada.

Lan poltsan izena emateko baldintza bakarra 16 urtetik gora izatea da. Dena den, hainbat dira udalak kontrataziorako izango dituen hautaketa irizpideak. Honako hauek dira kontuan izango dituzten ezaugarriak, "lehentasunezko hurrenkeraren arabera": Azpeitian erroldatua egotea –udalak egiaztatuko du– eta euskararen ezagutza izatea, langabetua izatea –langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira– eta eginkizunetan lan esperientzia izatea.

Interesa duten herritarrek eskaera orriak udaletxean aurkeztu beharko dituzte nortasun agiriaren fotokopiarekin batera. Langabezian daudenek hori horrela dela ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute. Gainera, orri horretan adierazi beharko du eskatzaileak euskararen ezagutza duela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide