Unai Alberdi kantxetatik kanpo ibiliko da denbora luzez. Pilotari azpeitiarrak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela baieztatu berri du Baiko enpresak. Ebakuntza egingo diote Alberdi II.ari lesio larri hori konpontzeko, eta orain kirurgiaren aurreko errehabilitazioari ekingo diola zehaztu du enpresak.
Joan den astelehenean hartu zuen min Alberdi anaietan gazteenak, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Imaz bikotekide zuela Victorren eta Tolosaren kontra jokatzen ari zela.