Urola Turismoak bertan behera utzi ditu udako bisita gidatuak

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 14a, 16:08

Loiolako basilikaren irudi bat.

Aurtengo udan ez da Urola Turismoaren bisita gidaturik egiteko aukerarik izango eskualdean, ohar bidez jakinarazi dutenez, bertan behera utzi baitute aurtengo egitaraua. "Epe labur ertainera egitarau berrituarekin" itzuliko direla jakinarazi dute.

Iraurgi Berritzen garapen agentziak Loiolako turismo bulegoaren bidez kudeatzen duen Urola Turismoak bertan behera utzi du udako bisita gidatuen programa; horrenbestez, ez dira egingo eskualderako aurreikusita zituzten bisitak. Urola Turismoak ez du erabaki horren arrazoirik jakinarazi, baina adierazi du "epe labur ertainera egitarau berrituarekin" itzuliko direla. Era berean, "eskualdean uda bikaina pasatzeko hainbat aukera" daudela azaldu dute, eta honako lotura honetan kontsulta daitezke aukera horiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide