Gerriko beltza eskuratu dute Kodaore judo elkarteko Jakes Barquerok eta Aner Arregik

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 15a, 10:43

Ezkerretik eskuinera, Jakes Barquero, Gabriel Carmona eta Aner Arregi. (Kodaore)

Guadalajaran (Espainia) egin zuten azterketa Kodaoreko bi kideek joan zen asteburuan, eta han lortu zuten judoko lehen Dan maila. Horrez gain, begirale titulua ere eskuratu dute Barquerok, Arregik eta Gabriel Carmonak. 

Azpeitiko Kodaore judo elkarteko kideak Guadalajaran (Espainia) izan ziren joan zen asteburuan azterketak egiten, eta Jakes Barquerok eta Aner Arregik gerriko beltza —lehen Dan maila— eskuratu zuten bertan. "Kurtso guztian zehar prestatzen jardun ondoren, egindako lanak fruitua eman die", azaldu dute Kodaoreko kideek. Horrez gain, Barquerok, Arregik eta Gabriel Carmonak begirale titulua ere eskuratu zuten Guadalajaran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide