Pedersenek irabazi du Tourreko hamahirugarrena, eta berriro aldaketak Pourraren lehen postuetan

Erredakzioa

Mads Pedersen daniarrarentzat izan da Frantziako Tourraren hamahirugarren etapa. Eguneko ihesaldiako hiru kide iritsi dira elkarrekin Saint Étienneko helmugara, eta Pedersen izan da hiruretan azkarrena.

Tourraren sailkapen nagusiaren goiko postuetan ez du gorabeherarik eragin Alpeen ondorengo lehen etapak. Uztarriaren Pourran, aldiz, mugimenduak izan dira berriro aurreko tokietan, eta Markexa taldea itzuli da taldeen sailkapenaren burura; hauek dira, bestetik, behin-behineko saridunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide