Michael Matthewsek irabazi du Saint-Étienne eta Mende arteko etapa, Frantziako Tourraren hamalaugarrena. Gaur ere ihesaldikoen artean erabaki da garaipena; ihesaldi jendetsua eta txirrindulari ezagunez hornitutakoa izan da gaurkoa, eta australiarrak atera dio etekinik onena.
Sailkapen nagusirako borrokan, Pogacarrek jo du erasoa bukaeran, Mendeko maldetan, eta sailkapenean atzetik dituenekiko aldea areagotzeko balio izan dio, baina Vingegaard liderrak aise jarraitu dio esloveniarrari. Uztarriaren Pourran ere Markexa taldeak jarraitzen du lehen postuan; hemen, taldeen sailkapen osoa eta saridunen behin-behineko sailkapena.