Gaualdi epel-epela jazz doinuz jantzi zen atzo Garbitokian, The Cheackpeas taldearen eskutik. Bigarren astez jarraian, musika auditorium bihurtu zen parrokiaren ondoko eraikin historikoa, eta musikariak garbitoki erdiko urmaelean jarritako agertokira igo ziren.
Udako musika printzak egitasmoaren barruko bigarren emanaldia izan zen atzokoa, eta gaur izango da hirugarren eta azken kontzertua entzuteko aukera. Garbitokia utzi eta parrokian barneratuko da udako musika zikloa, Bakardadearen kaperan, hain zuzen. Han, Irungo Iga gazteen abesbatzak eskainiko du saioa, 19:30ean hasita.
(Argazkiak: Urtzi Oteiza)