Eguerdi artean baltsa jaitsierarekin freskatu ederra hartu ostean, Gaztetxean elkartu dira ehunka lagun Gaztetxearen XVII. urteurrena ospatzeko. Bazkaldu ondoren, kalera atera dira, eta bildutako guztiek argazkia atera dute herriko plazan. Segidan, festa giroan dantzan ibiltzeko aukera izan dute gazteek Skapaie elektrotxarangarekin. Alde Zaharreko kaleetan ibili dira, eta afaltzeko pizza izan dute.
Urtemugako ekitaldiak kontzertuekin bukatuko dituzte. 22:00etatik aurrera, TOC, Mehatxuka, Tiratxinas eta Dj Atenenas igoko dira Gaztetxeko agertokira.