Aizkolarien Urrezko Koparen txapela defendatuko du Mikel Larrañagak

Mailo Oiarzabal 2022ko uzt. 17a, 10:04

Mikel Larrañaga (eskubitik hasita aurrena), Urrezko Kopa jokatzeko sailkatu diren beste lau aizkolariekin batera, atzo, Donostian. (Utzitakoa)

Abuztuaren 15eko ekitaldirako sailkapen proba jokatu zuten atzo hamabi kirolarik Donostian, eta azpeitiarrak irabazi zuen. Bost txartel zeuden jokoan.

Mikel Larrañaga 2021ean lortu zuen garaipena berritzen saiatuko da Urrezko Kopan. Abuztuaren 15ean jokatuko den finalerako sailkapen saioa jokatu zuten atzo hamabi aizkolarik Donostiako Trinitateko plazan, finala jokatuko den toki berean, eta azpeitiarrak irabazi zuen saioa: 14 minutu eta 25 segundo behar izan zituen ebaki beharreko zazpi kanaerdikoak mozteko.

Aitzol Atutxa (14:49, bigarren atzo), Iker Vicente (14:56, hirugarren), Julen Alberdi Txikia IV.a (15 minutu, laugarren) eta Hodei Ezpeleta Bihurri (15:42, bosgarren) izango dira Larrañagaren lehiakideak abuztuaren 15ean. Otaño (16:43, seigarren), Mugertza (16:47, zazpigarren), Etxeberria (17:03, zortzigarren), Zaldua (18:16, bederatzigarren), Larrea (18:18, hamargarren), Kañamares (19;56, 11.) eta Rekondo (20:51) hamabigarren) dira atzo kanporaketa jokatu baina sailkatu ez ziren aizkolariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide