Iokin Agirrek eta Arantzazu Aranetak irabazi dute Eskoriatzako I. Rallysprinta

Nerea Uranga 2022ko uzt. 17a, 16:00

Iokin Agirre eta Arantzazu Araneta podiumean, atzo. (Argazkia: Julen Iriondo M.de Zuazo/Goiena.eus)

Atzo, zapatua, jokatu zen auto lasterketa Eskoriatza eta Aretxabaleta (Gipuzkoa) herrien artean. Agirre eta Araneta, gaur gaurkoz, Euskadiko Rallysprint Txapelketaren sailkapen buru dira.

Iokin Agirre eta Arantzazu Araneta (BMW M3) azpeitiarrek irabazi zuten atzo, zapatua, Eskoriatzako I. Rallysprinta. Proba hori irabazita, Euskadiko Rallysprint Txapelketaren sailkapen buru dira. Irailaren 10ean jokatuko da txapelketa horretako azken auto lasterketa Aramaion (Araba).

Agirrez eta Aranetaz gainera, beste azpeitiar gidari batzuk ere parte hartu zuten atzo Debagoienan jokatutako rallysprintean. Iosu Alberdik eta Joseba Urrestik (BMW 325i) 11. postuan bukatu zuten proba. Hamazazpigarren egin zuten Imanol Zabalak eta Jon Sorozabalek (BMW 325i).

Hainbat istripu izan ziren atzoko Eskoriatzako rallysprintean eta hango irudiak Goiena.eus-en ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide