Philipsen azkarrena Carcasonan, Roglic etxera eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2022ko uzt. 17a, 17:59

Esprintean erabaki da Rodez eta Carcasona arteko etapa, Tourreko hamabosgarrena, eta Jasper Philipsen flandiarrak bere estreinako garaipena lortu du Frantziako lasterketan. Beste flandiar bat, Van Aert, izan da bigarrena, eta Pedersen hirugarrena.

Gaur albiste izan da Primoz Roglic. Esloveniarrak Tourra utzi du, ez da gaur irten, sorbaldako minari buelta eman ezinda. Uztarriaren Pourran, 271 taldeetan denera 55 txirrindulari ezberdin ageri dira. Horien artean, Roglic da laugarren txirrindulari hautatuena: 248 taldeetan ageri da haren izena. Pogacar (268), Van Aert (251) eta Vingegaard (249) bakarrik ditu aurretik Roglicek txirrindulari hautatuenen zerrendan.

Tourraren hirugarren atseden egunearen bezperako etapa izan da Carcasonan bukatu dena, Pirinioetara iritsi aurreko azkena, eta sailkapen nagusian ez du aldaketarik utzi. Uztarriaren Pourran ere ez da aldatu sailkapenaren burua: honela dago gaur taldeen sailkapena, eta honela, behin-behineko saridunen zerrenda

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide