Panda eta Houseone DJ-ek girotuko dute larunbatean Sanagustin kulturgunea

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 21a, 09:48

Uztailaren 23an 22:00etan hasiko da musika elektronikoaren emanaldia Sanagustin kulturgunean. 

DJ emanaldia eskainiko dute larunbatean, hilaren 23an, Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen, Panda eta Houseone DJ-ak arduratuko dira kulturgunera doinu elektronikoak eramateaz eta bertaratzen direnak dantzan jartzeaz. DJ sesioa 22:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide