Gorka Santamaria: "Nik disfrutatzen baldin badut eta jendeak nirekin, nahikoa eta soberan izango da"

Ubane Madera (Plaentxia.eus) 2022ko uzt. 21a, 09:28

Gorka Santamaria Bergaran, ekainean. (Manu CabaƱas)

Santio Egunez Errekortarien Txapelketa Nagusia izango da zezen plazan. Punta-puntako hamabi errekortarik parte hartuko dute lehian, eta horietatik lau euskal herritarrak dira. Gorka Santamaria da horietako bat, Soraluzekoa, eta Plaentxia.eus-en elkarrizketa egin diote, lehen aldiz jardungo baitu enbolatu gabeko zezenekin.

Astelehenari begira, nola zaude?

Nahiko lasai nago. Momentua heltzean urduritasunak hor egongo dira, baina esperientzia berria izango da. Momentuko errekortari onenetarikoekin ibiliko naiz, eta oso pozik nago Zezen Beltz elkarteak zein Toropasion enpresak emandako aukeragatik.

Badaukazu zezenari aurre egiteko mugimendu gustukoren bat?

Nik, normalean, kiebroak egiten ditut, eta kiebroen barruan, errebersoak eta aurrerapausoak. 

Zer esperantzarekin zoaz Azpeitiko lehiaketara?

Ez dut irabazteko esperantzarik; disfrutatzen baldin badut eta jendeak nirekin disfrutatzen baldin badu, nahikoa eta soberan izango da. Zorte pixka batekin, zezenak nahi duguna egiten lagatzea eta dena ondo irtetea ere nahi dut.

Zergatik izango da Azpeitikoa esperientzia berria?

Toropasionekin beste lehiaketa batean irtendakoa naiz, baina enbolatu gabeko zezenekin ariko naizen lehen aldia izango da. 

Non entrenatzen duzu eta zein talderekin?

Bergarako Zezenak ganadutegiko lagunekin; herriko jaietan-eta ibiltzen gara, kapeak egiten ditugu... COVID-19aren garai honetan, ganaduzale askok zabaldu dizkigute beren etxeetako ateak, eta hori izan da entrenatzeko modua. 

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Plaentxia.eus-en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide