Txekor errearekin bildutako dirua Afrikako bi proiektutara bideratuko dute

Kris Fernandez 2022ko uzt. 20a, 14:11

Mixio taldeko kideak txekor erre pintxoak salduko dituzte Santio Egunean. Kamerungo Makepe Missoke umezurztegian hainbat ekintza egiteko eta Tanzaniako Moshi herriko eskolararentzat jangela eta okindegia lortzeko baliatuko dute bildutako dirua.

Astelehenean, Santio Egunez, Mixio taldeko kideek txekor erre pintxoak salduko dituzte plazan, eta han bildutako dirua Afrikako bi proiektutara zuzenduko dute. Zenbateko horren zati bat Kamerungo Douala herriko Makepe Missoke umezurztegian hainbat lan egiteko erabiliko dute: osasun sistema indartzeko, janaria bermatzeko edota eraikina baldintza egokietan jartzeko, besteak beste. Diruaren beste zatia, aldiz, Tanzaniako Kilimanjaroko Moshi herriko eskolarentzat jangela eta okindegia lortzeko bideratuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide