Ostiralean hasiko dira Azpeitiko festak, eta dagoeneko jakinarazi dute zein izango den egun horietako egitaraua. Udalak eta herriko hainbat eragilek gaur, asteazkena, aurkeztu dituzte aurtengo jaiak. Uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 2ra arte izango da zer ikusia eta zer gozatua herrian. Izan ere, bi urteren ostean itzuliko dira festak Azpeitira, eta "Azpeitiak eta azpeitirarrek merezitako festak izatea espero dugu”, azaldu du Nagore Alkorta alkateak.
Haren arabera, aurten, bereziki, aniztasuna landu nahi izan dute festen baitan: “Azpeitia denontzako da. Denok dugu lekua Azpeitian. Bakoitzak bere desberditasunetik aberasten eta osatzen dugu herria. Berdin du azal kolorea, sexua, erlijioa, gustuak eta kultura. Anitzak gara, eta aniztasunetik bizi nahi ditugu festak ere”, azpimarratu du.
Aniztasun horren harira, uztailaren 23an, lehen aniztasun festa antolatu dute: “Bertan munduko txoko desberdinetatik etorritako azpeitiarrek beraien sorterriko kultura, hizkuntza, tradizio, zein bestelakoak ezagutarazteko festa egingo dute. Elkar ezagutzeko eta festak kolorez betetzeko eguna izango da”. Aurten, lehen aldiz, gainera, Azpeitian gehien hitz egiten diren hizkuntzetara itzuli da festetako programa. Hala, bihartik aurrera udaleko webgunean gazteleraz, arabieraz, urduz, errumanieraz eta portugesez ere ikusgai izango da programa.
Era berean, Atzegiko kideek botako dutela aurtengo txupinazoa gogoratu du alkateak. Desgaitasun intelektuala duten azpeitiarren alde 60 urtez lanean ari den elkarteari eta Atzegiren baitan elkartutako kide, boluntario, senide eta Atzegizaleei "egiten duten lan guztia errekonozitzeko eta eskertzeko" eguna izango dela azpimarratu du.
100 ekintzatik gora
Uztailaren 22tik abuztuaren 2ra bitartean, 100 ekitalditik gora izango dira Azpeitian. Hala adierazi du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak, eta kaleko giroa suspertzeko ahalegin berezia egin dutela azaldu du: “Denetarik eta denentzako ekitaldiak izango dira, eta herriko txoko desberdinetan: plaza, txosnagunea, Perez Arregi plaza, Sanjuandegi, Perdillegi... Kultura, kirola zein aisialdirako ekintzak antolatu ditugu: erraldoien lehiaketa, Amak, Los chikos del Maiz, Ezpalak edo Asian Dub Fundationen kontzertuak, Ilunperekin elkarlanean antolatutako punta-puntako pilota partida edo berreskuratuko den Bakailao txapelketa”.
Erasorik ez
Idoia Arrizabalaga Parekidetasun batzordeburuak azaldu duenez, “tamalez, festetan eraso matxistak areagotu” egiten dira. Hala, urtean zehar egiten duten lanketa, festen baitan indartu egin dutela aurreratu du: "Festetan denok ondo pasatzea nahi izaten dugu, eta merezi dugu. Saninazioak, denok gustora, libre eta seguru pasatzeko dira, eta denon esku dago horrela izatea. Arretaz ibil gaitezen inguruan gertatzen denaz ohartzeko, zerbait somatuz gero erasoak aurreikusi eta laguntzeko, babesteko eta arreta eskaintzeko”.
Hona hemen festetako egitaraua:
Uztailak 22, ostirala
11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Hondar eskultura tailerra, Andoni Bastarrikaren eskutik, plazan.
19:00. Kodaore judo klubaren erakustaldia plazako kioskoan.
21:00. Arima Soul musika taldearen
Uztailak 23, zapatua
11:00-14:00. Kultur aniztasunaren jaia, plazan. Tailerrak eta dantza nahiz kanta emanaldiak izango dira.
11:00-19:00. XIX. Azpeitia Hiria Rallya, epaitegi ondoko plazan hasita.
19:00. Sare bizikleta martxari harrera, plazan.
Ondoren, parrillada eta txotxa plazan.
22:00. Kilimak taldearen kontzertua, Perez Arregi plazan.
Uztailak 24, igandea: Umeen eguna.
11:00. Goiz eresia eta Itsasi dantza taldearen korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta banda gaztearen eskutik.
12:00. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.
13:00. Erraldoien desfilea, kalez kale.
14:00. Umeen bazkaria, plazan.
16:00. Umeen jolasak eta kalejira, Alde Zaharrean.
16:00. Inazio Deuna Txirrindularitza Saria, Perez Arregi plazan hasita.
18:00. Animali koloretsuak kale animazioa, Alde Zaharrean.
Uztailak 25, astelehena: Baserritarren eguna
10:00-14:00. Cesar Valverde pilota txapelketako finalak, Izarraitz pilotalekuan.
10:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldekoen eskutik. Ordu berean, Nafarroako banderari omenaldia plazan, Urolakoen Nafar Zuzterraken eskutik.
11:00. Euskadiko XXV. Blonda Txapelketa.
11:00. XXII. Gazta Lehiaketa.
12:00. Sagardo Lehiaketa plazan. Aldi berean, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Andrea Bidart bertsolarien eta Laja II.a, Lutxurdio, Iñaki Ezenarro eta Egurrola trikitilarien saioa.
13:00. Kantujira, Hazparneko kideek lagunduta, Sanagustin kulturgunearen ataritik abiatuta.
18:00. Errekortarien Txapelketa zezen plazan.
18:30-22:00. Jainekin txaranga, Landetatik abiatuta.
19:00. Zirkoteke ikuskizuna, Balentina Agirre plazan.
20:00. Kalakan taldearen kontzertua, Perez Arregi plazan.
Uztailak 27, asteazkena
Arratsaldean, ur parkea Perdillegin.
19:00. Desenkajonamentua, zezen plazan.
22:00. Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua, plazan.
Uztailak 28, osteguna
10:00-14:00 eta 16:00-21:00. Paintball, Izarraizko Atea parkean.
Uztailak 30, zapatua
11:00. Hamaiketakoa, plazan.
12:00. Txupinazoa eta Marea Arroxa. Ondoren, Udal Musika Bandaren, Izarraizko txistularien, Eltziegoko gaiteroen eta erraldoi nahiz buruhandien kalejira.
Ondoren, Skapaye elektrotxaranga.
12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aurkeraketa, zezen plazan.
15:00. Herri bazkaria, plazan.
17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.
18:00. Kantu kolore emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
18:00-19:30. Bigantxak eta zezen txikiak (Arno) Done Jakue kalean.
18:30. Zezenketa. Sergio Serranok, Alvaro Lorenzok eta Alejandro Marcosek Ana Romero ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.
19:00. Meza eta bederatziurrena Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruak abestuko dute, eta Itziar Urbieta izango da organista.
19:00. Los Incansables txaranga kalez kale.
19:00. Skapaye elektrotxarangaren kalejira.
20:00-01:00. Josu Rodriguez DJa, plazan.
22:00. Joselu Anaiak Olazko Andre Mariaren plazan.
22:00. Rude Ska taldearen kontzertua txosnagunean.
23:00. Su festa Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, Izarraizko Atea parkean.
23:00. Bada Giro taldearen kontzertua txosnagunean.
Uztailak 31, igandea: San Inazio eguna
09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltzigoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
11:30. Herriko agintariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, Loiolan.
12:00. Meza, Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruko kideek abestuko dute, eta Itziar Urbieta izango da organista.
12:00. Emakumeen herri kirol erakustaldia plazan, Badaiotz taldeak antolatuta.
12:30. Gauerdi txaranga kalez kale.
12:30. Arratsaldeko zezenketako zezenen aukeraketa.
12:30. Entzierro txikia Elizkaletik Done Jakue kalera (Lopene ganadutegiko zezenak), Zezen Beltzek antolatuta.
13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
13:00. Txomingero poteoa, plazan.
15:00. Txomingero bazkaria. Ondoren, Txomingeroen kalejira.
18.00. Zezen txikiekin jolasak Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.
18:30. Zezenketa, zezen plazan. Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos toreatzaileek Murteira Grave ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.
18:30. Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia, plazan.
19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik abiattua.
20:00. Elektrotxufla, Alde Zaharrean.
22:00. Ithaka taldearen kontzertua, txosnagunean.
22:00. Amak taldearen kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.
22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.
23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik, Izarraizko Atea parkean.
23:30. Los Chicos del Maiz taldearen kontzertua plazan.
00:30. Ezpalak eta Ukabil taldeen kontzertuak txosnagunean.
Abuztuak 1, astelehena: San Inazio bigarrena
09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltzigoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
10:10. Udal ordezkariak Parrokiara joango dira.
10:30. Prozesioa Alde Zaharrean.
11:00. Meza, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruak parte hartuko dute, eta Ignacio Arakistain izango da organista.
12:00. XI. Bakailao Txapelketa, plazan.
12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera (Zelai Luze ganadutegia), Zezen Beltz taldeak antolatuta.
12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.
18:00. Zezen txikiekin jolasak (Zelai Luze ganadutegia), Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.
18:30. Zezenketa, zezen plazan. La Palmosilla ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Morante de la Pueblak, Daniel Luquek eta Carreterok.
18:30. Gora bihotzak ikuskizuna, plazan. 19:00. Los Pasai txaranga kalez kale.
21:30. Ziakhus & Durum Solo Karne taldearen kontzertua txosnagunean.
22:00-01:00. Oihan Vega DJaren emanaldia, plazan.
22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
22:00. Onki-xin taldearen kontzertua, plazan.
23:30. Asian Dub Foundation taldearen kontzertua, plazan.
01:00. J. Martina eta Maixa eta Malakias taldeen kontzertuak, txosnagunean.
Abuztuak 2, asteartea
06:00. Incansables txaranga, kalez kale.
07:00. Gaupaseroen argazkia, plazan.
Ondoren, zumba emanaldia.
07:30. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.
08:30. Suziriekin bukatuko dira festak.