Alpeetan, Granonen, erakustaldia emanda lortu zuen maillot horia janztea Jonas Vingegaardek hamaikagarren etapan; eta Pirinioetan, Hautacamen, erakustaldia emanda, lehendik sendoa zen lidergoa are gehiago sendotu du daniarrak gaur, Tourraren hemezortzigarren etapan, lasterketa bukatzeko beste hiru etapa besterik gelditzen ez direnean.
Hautacamen, bere bigarren etapa irabazi du Vingegaarder, eta bigarren izan den Pogacarri minutu pasako aldea atera dio, sailkapen nagusian bien arteko tartea ia hiru minutu eta erdira luzatuz. Uztarriaren Pourran, aldiz, askoz estuago daude kontuak gaurko etaparen ondoren. Ridikuloik Ez 2 taldea igo da lehen postura, baina gaur arte sailkapenaren buruan zegoen Markexari 10 hamarren besterik ez dizkio kentzen. Honela daude, behin-behinean, taldeen sailkapen nagusia eta saridunena.