Santio eta saninazio jaiak tarteko, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi duenez, uztailaren 25ean eta abuztu guztian 10:00etan jasoko dituzte hondakin horiek; ohiko egutegiari jarraituta eta egunero dagokion hondakin mota jasoz egingo dute hondakin komertzialen bilketa.
Gainera, festak direla eta, hondakinen bilketa berezia egingo du mankomunitateak. Udaleko kale garbiketa zerbitzuarekin batera gaikako bilketa berezia egingo du erakundeak. Hain zuzen, herrian edukiontzien gune berezituak jarriko dituzte jaietarako, eta mankomunitateak gune horiek txukun erabiltzeko deia egin die herritarrei, "urtean zehar izan duten jarrera berarekin, alegia".