Azken lau hilabeteetan arreta soziosanitarioko ikastaroa egiten aritu naiz Azkoitian. Pertsona desberdin askorekin egin dut topo, jatorri desberdinetakoekin: Nikaraguako asko, Honduraskoak, Ekuadorgoak, Argentinakoak, Errepublika Dominikarrekoak, Saharakoak, Zarauzkoak, Legazpikoak, Zumarragakoak, Azkoitikoak, Elosuakoak, Azpeitikoak... A zer tropa!
Guztiak bereziak eta bakarrak. Bizipen gogor asko dituztenak beren baitan, baina aurrera egiteko indarra dutenak, indar berezia dutenak. Horiek bizitzako ikasgaietan doktoretza dute jada. Eta oztopoak oztopo, bihotzean maitasuna; asko emateko, eta jasotzeko prest, une bakoitza goxatuz.
A zer sorpresa zuekin topo egitea. Negar asko egin dut zuekin –oraindik dolua bizitzen ari naizelako–, baina batez ere, barre asko, algarak, aspaldi ez bezala, askotan. Zorte ederra dauka zuek zaintzaile zauzkan orok. Ia egunen batean baloratzen dugun zaintza lana benetan.
Zuekin munduaren bukaeraraino joan daiteke. Lasai, momentuz ez gaitun-eta hara joango. Bazkarira bai, ordea.
Oharra: postrea nire kontu. "Fifixe", nola ez! (Imanol, trajearekin agertu behar duk).
Gure tropako irakasleei ere, Aneri eta Mikeli, eskerrik asko. (Edariak zuen kontu).