Gaur, ostirala, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko saioa izan da haurrentzat eta gaztetxoentzat plazan. Andoni Bastarrikak gidatu du saioa, eta hainbat herritarrek parte hartu dute tailerrean. Eguraldi txarra dela eta Azoka Plazaren aterpean egin behar izan dituzte eskulturak. Txotxak eta beste hainbat material erabilita askotariko animalien itxurak egin dituzte, esaterako, izurdea, krokodiloa eta olagarroa. Arratsaldean ere izango da ikastaroa, 19:00 bitartean.