Gorka Bollarrek eta Joseba Rodriguezek jantzi zuten atzo, hilak 23, Maykel del Cid zenaren omenezko auto klasikoen XIX. Azpeitia Hiria Rallyko txapela. Azken urteetan lehen postutik gertu ibili ondoren, atzo lortu zuten irbaztea 1988ko Honda CRX autoarekin. Bigarren sailkatu ziren Joxe Labaka eta German Gonzalez, 1987ko Citroën Visa GTI ibilgailuarekin. Hirugarren sailkatuak, aldiz, Eneko Loiarte eta Ander Kerejeta izan ziren, 1991ko BMW 325i batekin.
60 hamarkadako autoen artean, Xabier Arzamendi eta Manuel Hernandez izan ziren lehenak 1968 urteko Volvo 142S batekin. 70 hamarkadako ibilgailuen artean, berriz, Txema Azabal eta Roberto Mateos izan ziren irabazleak, 1975ko Seat 127 autoarekin. 80 hamarkadako kotxeen artean nagusi izan ziren Dabid Carrero eta Jose Ramon Porta 1984eko Renault 5 Alpine Turbo. Zeroetan Txema Foronda eta Pilar Rodas izan ziren onenak, 1988eko BMW 325ix ibilgailuarekin.