Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, Inazio Deuna probaren XLII. edizioa jokatu dute gaur herrian. Kadete mailako txirrindulariak aritu dira lehian, eta horiek Perez Arregi plazatxoaren ondoan hasi eta amaitu dute proba. Guztira, 58 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute partaideek, eta Iker Villar nafarra izan da garailea, 1:43:20 denborarekin. Haren atzetik sailkatu da Iker Gomez, eta hirugarren Joan Cardona. Taldeka, berriz, Quesos Albeniz izan da irabazlea.
16:00etan hasi da lasterketa, eta txirrindulariak Zestoara, Iraetara eta Arroagora dira, handik berriz ere Azpeitira itzultzeko. Loiola aldera joan ostean, Zestoara bueltatu dira txirrindulariak, eta handik, Iraeta, Aizarna, Etumeta eta Benta Berri igarota, Azpeitira itzuli dira.