Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek osatutako bikoteak irabazi du Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa. Zazpi bikote lehiatu ziren atzo, igandea, Errenterian jokatu zen txapelketan, horietatik lau Azpeitiko dantzariek osatutakoak.
Hala, Bastidak eta Uzkudunek eskuratu zuten lehen postua, bigarren postua Katerin Artolarentzat eta Iker Belintxonentzat izan zen, eta hirugarren postua, berriz, Maren Galvez eta Endika Osak osatutako bikotearentzat izan zen. Elaia Elortza eta German Aranburu azpeitiarrek, aldiz, laugarren postua eskuratu zuten.