Udako oporrak direla eta, bihartik aurrera itxita izango da Sindikatu Zaharrean kokatuta dagoen Gazte Informazio Bulegoa. Irailean zabalduko dituzte bulegoaren ateak berriz ere.
Udaleku irekiak ere bukatu dira dagoeneko, eta Udaleko Gazteria Sailak eskerrak eman dizkie horietan parte hartu duten herritar guztiei.