Azpeitiko San Inazio jaietan gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek. Azpeititik autobusak egongo dira eskualdeko herrietara nahiz eskualdetik kanpoko herrietara joan-etorria egiteko. Festetako hiru egunetan, ordea, ordutegi desberdina izango dute autobus zerbitzu horiek.
Uztailaren 30ean, larunbatean, Azkoitia, Eibar, Errezil, Getaria, Zarautz, Zestoa eta Zumaia herriak lotuko ditu Lurraldebusek Azpeitiarekin. Ordutegi horretako eremu griseko autobus zerbitzuak Azpeititik zuzenean abiatuko dira. Eremu urdineko zerbitzuak Zarautzeraino iritsiko dira, eta eremu berdeko zerbitzuak Azpeititik Azkoitira abiatuko diren autobus bereziak dira. Hona hemen ordutegiak:
Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, bestalde, gaueko zerbitzu bereziak egongo dira Azpeitia eta Zarautz artean, Azpeitia eta Azkoitia artean zein Azpeitia eta Errezil artean. Ordutegi horretako eremu griseko autobus zerbitzuak uztailaren 31n bakarrik eskainiko dituzte. Eremu urdineko zerbitzuak, berriz, Azpeititik Zarautzeraino iritsiko dira, tartean Zestoatik, Zumaitik eta Getariatik igarota. Hona hemen ordutegiak: