Ibilgailu batek istripua izan du Ezkuzta parean, eta auto ilarak sortu dira

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 27a, 14:43

14:10 inguruan gertatu da ezbeharra, Gaztañazabal baserriaren parean. Une honetan trafikoa lehengoratzeko lanetan dihardute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak.

Ibilgailu batek istripua izan du Ezkuztan, Gaztañazabal baserriaren parean, eta auto ilarak sortu dira bi noranzkoetan. Ertzaintzak adierazi duenez, 14:10 inguruan gertatu da ezbeharra, eta une honetan Udaltzaingoa eta Ertzaintza trafikoa lehengoratzeko lanetan ari dira ezbeharra gertatu den gunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide