Ordu gutxi barru hasiko dira 2022ko San Inazio jaiak. Festa gosez denak asetzeko aukera ugari izango ditu datozen hiru egunetan eta hiru gauetan Azpeitian. Azken bi urteetan ez bezala, arroxaz jantziko da herria bihar, saninazioen hasiera ospatzeko. Eta ospatzen jarraituko dute askok eta askok, astearte goizean festak agurtu arte.
Atzegiko kideek udaletxeko balkoi nagusitik 12:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak bihar, eta Marea Arroxak hartuko ditu kaleak hortik aurrera. Herri bazkaria, txosnen irekiera eta jolasak, zezen txikiak kalean eta zezenketa zezen plazan, musika hainbat bazterretan, su festa... Trinkoak izango dira aurten ere saninazioen lehen orduak.
San Inazio egunak ere hitzordu asko ekarriko ditu berekin, baina baita aldaketa aipagarriak ere, batez ere lehen orduetan, trukatuta ospatuko baitituzte, San Inazio eguneko eta bigarreneko elizkizunak. Aldiz, beste ekintza batzuek ez dute hutsik egingo uztailaren 31n, hala nola Bandaren kontzertuak eta Txomingeroen ibilerek. Gauean, berriz, esku pilota jaialdia izango da Izarraitz pilotalekuan.
Abuztuaren 1ean, besteak beste, Bakailao Txapelketa egingo dute plazan; eta gaupaseroen argazkiarekin, zumba saioarekin, bigantxekin eta suziriekin bukatuko dira festak abuztuaren 2an, goizean goiz, San Inazio bigarrena eta hirugarrena lotuko dituen gau luzearen ondoren. Festetako beste bi gauak ere ez dira laburrago joango; luzea da, halaber, hiru gauak jantziko dituen kontzertu eta dantzaldi sorta.
Saninazioetako egitaraua
Hau da 2022ko saninazioetako egitarau osoa:
Uztailak 30, zapatua: San Inazio bezpera
11:00. Hamaiketakoa, plazan.
12:00. Txupinazoa eta Marea Arroxa. Ondoren, Udal Musika Bandaren, Izarraizko txistularien, Eltziegoko gaiteroen eta erraldoi nahiz buruhandien kalejira.
Ondoren, Skapaye elektrotxaranga.
12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aurkeraketa, zezen plazan.
15:00. Herri bazkaria, plazan.
17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.
17:30. Nire bizitza, zure dibertsioaren truke? zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean, Oinatz elkarte animalistak deituta.
18:00. Kantu kolore emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
18:00-19:30. Bigantxak eta zezen txikiak (Arno) Done Jakue kalean.
18:30. Zezenketa. Sergio Serranok, Alvaro Lorenzok eta Alejandro Marcosek Ana Romero ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.
19:00. Meza eta bederatziurrena Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruak abestuko dute, eta Itziar Urbieta izango da organista.
19:00. Los Incansables txaranga kalez kale.
19:00. Skapaie elektrotxarangaren kalejira.
20:00-01:00. Josu Rodriguez DJa, plazan.
22:00. Joselu Anaiak Olazko Andre Mariaren plazan.
22:00. Rude Ska taldearen kontzertua txosnagunean.
23:00. Su festa Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, Izarraizko Atea parkean.
23:00. Bada Giro taldearen kontzertua txosnagunean.
Uztailak 31, igandea: San Inazio eguna
09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltzigoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
11:30. Herriko agintariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideei, Loiolan.
12:00. Meza, Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruko kideek abestuko dute, eta Itziar Urbieta izango da organista.
12:00. Emakumeen herri kirol erakustaldia plazan, Badaiotz taldeak antolatuta.
12:30. Gauerdi txaranga kalez kale.
12:30. Arratsaldeko zezenketako zezenen aukeraketa.
12:30. Entzierro txikia Elizkaletik Done Jakue kalera (Lopene ganadutegiko zezenak), Zezen Beltzek antolatuta.
13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
13:00. Txomingero poteoa, plazan.
15:00. Txomingero bazkaria. Ondoren, Txomingeroen kalejira.
17:30. Nire bizitza, zure dibertsioaren truke? zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean, Oinatz elkarte animalistak deituta.
18.00. Zezen txikiekin jolasak Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.
18:30. Zezenketa, zezen plazan. Antonio Ferrera, Juan Leal eta Joaquin Galdos toreatzaileek Murteira Grave ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte.
18:30. Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia, plazan.
19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik abiattua.
20:00. Elektrotxufla, Alde Zaharrean.
22:00. Ithaka taldearen kontzertua, txosnagunean.
22:00. Amak taldearen kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.
22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.
23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik, Izarraizko Atea parkean.
23:30. Los Chicos del Maiz taldearen kontzertua plazan.
00:30. Ezpalak eta Ukabil taldeen kontzertuak txosnagunean.
Abuztuak 1, astelehena: San Inazio bigarrena
09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltziegoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
10:10. Udal ordezkariak parrokiara joango dira.
10:30. Prozesioa Alde Zaharrean.
11:00. Meza, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Julian Barrenetxea abesbatzak, Azketa ahots taldeak eta Parrokiako koruak parte hartuko dute, eta Ignacio Arakistain izango da organista.
12:00. XI. Bakailao Txapelketa, plazan.
12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera (Zelai Luze ganadutegia), Zezen Beltz taldeak antolatuta.
12:30. Arratsaldeko zezenketarako zezenen aukeraketa, zezen plazan.
15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.
18:00. Zezen txikiekin jolasak (Zelai Luze ganadutegia), Done Jakue kalean, Zezen Beltzek antolatuta.
18:30. Zezenketa, zezen plazan. La Palmosilla ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Morante de la Pueblak, Daniel Luquek eta Carreterok.
18:30. Gora bihotzak ikuskizuna, plazan.
19:00. Los Pasai txaranga kalez kale.
21:30. Ziakhus & Durum Solo Karne taldearen kontzertua txosnagunean.
22:00-01:00. Oihan Vega DJaren emanaldia, plazan.
22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
22:00. Onki-xin taldearen kontzertua, plazan.
23:30. Asian Dub Foundation taldearen kontzertua, plazan.
01:00. J. Martina eta Maixa eta Malakias taldeen kontzertuak, txosnagunean.
Abuztuak 2, asteartea: San Inazio hirugarrena
06:00. Incansables txaranga, kalez kale.
07:00. Gaupaseroen argazkia, plazan.
Ondoren, zumba emanaldia.
07:30. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.
08:30. Suziriekin bukatuko dira festak.